• orozkomuseoa

ESPLORATZAILE TXIKIAK



Jarduera honetan oinezko ibilbide bat egin beharra dago Jentiltzulo kobazuloraino.

Ibilbidearen hasieran mapa bat emango zaie parte hartzaileei. Mapa honek kobazuloraino orientatuko ditu, baina bertara iristeko proba batzuk gainditu beharko dituzte. Bitartean, basoan bizi den pertsonaia bat agertuko da eta umeak magia munduan murgiltzera bultzatuko ditu.

Identifikatutako landare mordoarekin, sorgin jakintsua zain daukagun toki batera iritsiko gara. Bertan, sorgin jakintsuak, izadiagatik dugun maitasuna handitzeko balioko duen edabe bat egingo digu.

Kobara iristean, lortutako probak zenbatu eta puntu gehien lortu duen taldea izango da kobazulora sartuko den lehenengoa. Baina badago arau bat... irtetean ezin da barruan ikusitakoa kontatu.

Umeak dituzten familientzako zuzendutako jarduera honetan berdin gozatzen dute nagusiek zein etxeko txikiek.

Jarduerak 2 ordu eta erdiko iraupena du eta euskaraz zein gazteleraz egiten da.

  • JARDUERA HONEN HELBURUAK 2 DIRA:

1. Umeei izadia zaintzeko zein kontserbatzeko motibazioa sortzea.

2. Ikuspuntu botaniko batetik oso berezia den ibilbide bat eta kobazuloa erakustea, honek dituen ezaugarri geologiko eta istorio mitologikoekin.

  • PREZIOA:

Gehienez ere 20 pertsonako talde batentzako diseinatuta dago.

12 € nagusiak / 8€ umeak

Talde txikiagoak badira, gutxienez 10 pertsona behar dira.

#euskera #esploratzailetxikiak #almaenverde #orozkomuseoa

0 vistas