INGRÁVIDOS


Azaroaren 30etik abenduaren 15era, Ángel Sánchezen "Ingrávidos" erakusketa ikusgai egongo da Orozkoko museoan.

Ingrávidos

Bertigoa ez da jauzteari beldur izatea, baizik eta berataz erakarrita sentitzea.

Salto egitearen inpultsoa garaitu ... (hain erraza izango zen, hain erraza) ... atzera egiterik ez dagoen momentua atzeraezina pasatzean.

Salto egin edo erortzen utzi ...

Salto, egan, erori, isuri, flotatu ... erabakia hartu, kontrola hartzeko nahiko inpultsoa eta momentuaz gozatu, bakarra, non dena sentzua daukan. Eguzkia arpegian eta amildegia bizkarrean sentitzen duzun momentua.

Salto egin edo erortzen utzi; erabakia hartu edo bertan behera utzi. Gauzatu behar den dantzaren mugimendu guztietan pentsatu; eganarazi, flotarazi, sentiarazi egiten zaituzten keinu txikiak.

Irudi hauek pausoa eman, salto egin, arriskuaren oreka bilatzearen momentua irudikatzen dute.

Erabakia hartu eta uko egiten ikasi, ziurgabetasunaren antsietatetik zerua, amildegia eta norbera oreka ahul batean batzen diren momentu magikora pasatuz.

Beldurra, adrenalina eta desioa, (hain erraza izango zen, hain erraza) ... atzera egiterik ez dagoen momentua pasatzea.

#euskera #argazkierakusketa

azken berriak: 
 gure gaiak ...
No hay tags aún.