

Orozko, inguruan duzun museoa
GOIKIRIKO ANDRA MARI Duela 255 urte eraiki zuten Goikuriako Andra Mari eliza (Goikiri), margotutako gangagatik ezaguna. Herrixka garai eta dotore hartara joango gara haren historia ezagutzera. Baina ez elizarena bakarrik, baita auzoarena eta bertako etxeena ere. Eta historia hori... duela mila urte hasiko dugu. 11:00etan. Auzoan zeharreko ibilbidea Azaroaren 8a. Félix Muguruza Erreserba: Inboost - Erreserba , 94 633 98 23 edo museoan bertan. Link-aren bidez egitea gomendatz


BIDEAN IAIAIAI SOINU FAMILIA
Azaroaren 10etik 17ra "Bidean IAIAIAI Soinu Familia" erakusketa izango dugu ikusgai Orozkoko museoan. Euren ibilbidea jasotzen duen erakusketa baten bidez, sortu dituzten material eta euskarri desberdinen bitartez euren historia partekatzen dute. ""Sorkuntzak elkartu gaitu, baina elkar ezagutzeak, elkarri lekua egiteak eta elkarrekin egoteak eman diote guztiari gorputza". Bide hau are bereziagoa izan da, aholkularitzan eta ekoizpenean bidelagun izan ditugun @proyectohemen @ma


ARGAZKILARITZA IKASTAROAREN ERAKUSKETA
Urriaren 27tik azaroaren8ra, Urtzi Verak emandako argazkilaritza ikastaroaren erakusketa izango dugu ikuskgai Orozkoko museoan.


Artearen ibilbidea VII. Animaliategia
Artearen ibilbidea BBK VII: Animaliategia Carmen Álvarez Tolak “Artearen ibilbidea BBK VII: Animaliategia” erakusketaren gai nagusiak aurkeztuko ditu hitzaldi berezi honetan. José Luis Merinok komisariatutako erakusketak Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumatik hautatutako artelanak biltzen ditu —pintura, kartelismoa, argazkia eta forja—, eta horien bidez aztertuko du nola azken bost mendeetan zehar animalien irudikapena erabili izan ohi den giza identitatea, sinboloak, mit


Bisita gidatua: Orozko, historia bizia duen harana Gorbeiaren atean
Gorbeia Parke Naturalerako atea den Orozko, Bizkaiko bigarren udalerririk handiena da, 102 km²-ko azalerarekin eta haranean zehar sakabanatuta dauden 100 auzo baino gehiagorekin. Udalerriko ondare natural eta etnografiko aberatsa, paisaian islatzen da. Orozkok kokapen pribilegiatu batean dago, mendiak, basoak, kobazuloak, baserriak eta errekak gurutzatzen diren tokian. Herriguneko ibilbide honetan, txoko xarmagarriz inguratutako leku lasai hau aurkituko duzu. Jauregiek, dor


Orozkoko Museoak eta Gorbeiako Turismo Bulegoak aurrez aurreko arreta eten egingo dute martxoaren 2tik aurrera, hobekuntza obrak direla eta
Turismo jasangarriaren eredu baterantz: Orozkoko Museo Etnografikoak bere eraginkortasun energetikoa bultzatuko du, Next Generation EU funtsei esker • Orozkoko Museoak eta Gorbeiako Turismo Bulegoak aurrez aurreko arreta eten egingo dute martxoaren 2tik aurrera Trantsizio ekologikoarekiko eta azpiegitura publikoen modernizazioarekiko konpromisoaren esparruan, Orozkoko Udalak iragarri du Museo Etnografikoaren eraikinean, Gorbeiako Turismo Bulegoa ere hartzen duen egoitzan, anb


Azeritxo beldurtia liburuaren aurkezpena
Otsailaren 27an, ostirala, 18:00etan, Orozkoko museoan Aitor Uriarteren (egilea) eta Rober Landetaren (ilustratzailea) “Azeritxo beldurtia” liburuaren aurkezpena izango da.


OROZKO, INGURUAN DUZUN MUSEOA
AIARARIK EZ DUENAK EZ DU EZER ETA OROZKO DUENAK DENA DAUKA. Erdi Aroko esaera zahar horren harira, Orozkoko haraneko Aiaratarren historian zehar ibiliko gara, haien jabetzekin, boterearekin eta ustezko jurisdikzio-eskubidearekin. Horretarako, San Joan elizaraino joango gara eta bailarako ikuspegiez gozatuko dugu. Juanjo Hidalgok gidatutako ibilbidea · Elkargunea: Orozkoko museo etnografikoa · Jardueraren eguna: azaroaren 2an, 10:00etan · Hizlaria:


RURALTXA!
Urriaren 14ti 23ra, Orozkoko museoan, Hazti-ren "RURALtXA!" erakusketa ikusgai izango dugu Orozkoko museoa. Mendiko larreak eta txilardiak interes handiko habitatak dira. Artzaintza estentsiboari esker mantentzen dira eta biodibertsitate aberatsa eta gizartearentzat ezinbestekoak diren ekosistema.zerbitzuak eskaintzen dituzte. RURALtXA! Proiektuak irudi bidezko ibilbide bat eskaintzen du mendiko abeltzaintza-jaruderaren, habitatetako biodibertsitataren eta habitat horiek emat


