top of page

Orozko, inguruan duzun museoa

hace 1 hora
1 min de lectura

GOIKIRIKO ANDRA MARI

Duela 255 urte eraiki zuten Goikuriako Andra Mari eliza (Goikiri), margotutako gangagatik ezaguna.

Herrixka garai eta dotore hartara joango gara haren historia ezagutzera. Baina ez elizarena bakarrik, baita auzoarena eta bertako etxeena ere. Eta historia hori... duela mila urte hasiko dugu.

  • 11:00etan.

  • Auzoan zeharreko ibilbidea 

  • Azaroaren 8a.

  • Félix Muguruza

Erreserba: Inboost - Erreserba  , 94 633 98 23 edo museoan bertan.

Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.

 

 

ODERIAGA ETA LENAGO II, GUDARIEN HISTORIA BAT GORBEIAN

Mendi-irteera egingo dugu 1936-1937ko neguan Gorbeiako gailurretan borrokatu ziren Jagi Jagiko mendigoizale gazteen —Lenago II batailoiko kideen— urratsei jarraitzeko. Oderiagara igota, inguruko paisaiak ezagutuko ditugu, baita mendian oraindik gordetzen diren Gerra Zibilaren historiak, aztarnak eta arrastoak ere.

  • Azaroaren 15a

  • Asier Perez de Eulate

  • Ordua: 9:30ean.

  • Mendi-irteera. Zailtasun ertaina.

Erreserba: Inboost - Erreserba  , 94 633 98 23 edo museoan bertan.

Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.


 

UNTZUETAKO GAZTELUA, HISTORIAREN ETA KONDAIRAREN ARTEAN

Kondairek diotenez, Untzueta mendian gaztelu bat zegoen, jentilen bizilekua zena. 2006-2007an, arkeologiak haren aztarnak azaleratu zituen, eta jakin badakigu XI. mendean eraiki zutela, Iruñeko Erresumaren babespean, Bizkaia defendatzeko. Ibilaldi misteriotsu batean gazteluraino hurbiltzen saiatuko gara, hura hobeto ulertzeko. 

  • Azaroaren 22a

  • Juanjo Hidalgo

  • 09:30ean.

  • Mendi-irteera. Zailtasun ertaina.

Erreserba: Inboost - Erreserba , 94 633 98 23 edo museoan bertan.

Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.


Comentarios


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page