top of page

OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA

Orozkoko Museo Etnografikoa, “Orozkoko Museoa” izenez ere ezaguna, Legorburu jauregi-etxean dago. XVIII. mendeko eraikina da, jauregi itxurakoa, eta Kareaga Etxea izenez da ezaguna. Orozkoko plaza nagusian aurkituko duzu, udaletxetik metro gutxira. Iristen zarenean, adi bertako ate zahar eta ederrari...

 

Bisitari oro da ongietorria; familiarekin, lagunekin, bikotekidearekin edo taldeka etortzeko museoa da hau. Euskal tradizioak eta kultura gustuko badituzu, ez izan zalantzarik eta etorri gu bisitatzera. Gure arbasoak nolakoak ziren ezagutzeko aukera izango duzu, euren tradizioak eta berezitasunak deskubrituko dituzu.

OROZKOKO TURISMO BULEGOA

Museoaren eraikinean bertan dago informazio turistikorako gunea ere. Beraz, leku ezin hobea da Orozkon eta inguruetan egingo duzun bidaia prestatzeko.

 

Bulegoan bertan emango dizkizugu Orozkoko mapak eta informazioa, baita Gorbea Parke Naturalari edota Euskal Herriko gainerako lekuei buruzkoak ere.

MUSEAOREN HELBURUAK

Garrantzitsua iruditzen zaigu egungo zein etorkizuneko belaunaldiek gure arbasoak eta beren kultura ezagutzea, balioetsi eta zain dezaten. Halaber, ingurumenarekiko errespetua eta ingurugiroa zaintzeko beharra bultzatzen ere saiatzen gara.

Museo INTERAKTIBO ETA PARTE HARTZAILEA da. Hala, haurrek jolastuz ikas dezakete, ikus-entzunezko bitartekoekin ongi pasatzen ari diren bitartean edo maketekin jolasean daudela. Museoak bisitariaren etengabeko parte-hartze bultzatzen duenez, primerakoa da haurrekin bisitatzeko.

Nekazaritzako zikloko hilabeteak, kondairak

edo mitologiaren inguruan ikasi nahi duzu

MUSEOAK KANPOALDEAN JARRAITZEN DU

Museoan ikus daitezkeen maketa eta argazkietako asko bere inguruetan ere aurki ditzakezu; hau da, leku horiek oraindik ere badaude, eta bertatik bertara ikus daitezke. Orozkoko ibarrean eta Gorbea Parke Naturalean, interes handiko elementu etnografikoak aurki ditzakegu: hilarriak, elurzuloak, kirikiñausiak...

Behin museoko bisita amaituta, proposatzen ditugun ibilbideetako batzuk egitea gomendatzen dizugu, gure inguruko aberastasun arkeologikoak zeure kabuz ikus ditzazun. 

Ordutegia

Asteartetik igandera eta jai egunetan:

Goizez, 10:00etatik 14:00etara

Ostiral eta larunbatetan:

Goizez, 10:00etatik 140:00etara

Arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara

Astelehenetan: itxita

ORDUTEGI BEREZIA

Uztaila, Abuztua eta Aste Santua

Egunero irekita

10:00 -14:00 eta 16:00- 18:00

Zerbitzuak

BISITA GIDATUAK

DOAKO bisita gidatuak egin ahal izango dituzu, euskaraz zein gaztelaniaz, aldez aurretik hitzordua hartuta. Ostegun eta ostiraletan izan ohi dira, 10:00etatik 14:00etara. Bisita beste egunen batean egin nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Museoarekin.

DENDA

Sarrera ondoan, informazio-gunea eta erakustoki bat daude, non ikus daitezkeen tokiko produktuak (artisau-garagardoa, eztia, gazta...) eta Orozko eta Gorbeiari buruzko argitalpenak: ibilbideak, haitzuloak...

IRISGARRITASUNA

Desgaitasun fisikoak dituzten pertsonei egokitua.

Kontantua

ETORRI!

Zubiaur plaza z.g. 48410 Orozko

 

DEITU!
946 339 823

IDATZI!
museoa.orozko@bizkaia.org

logo_pie.png

inguruan DUZUN MUSEOA

ERAKUSKETA

Sorpresaz beteriko 3 solairu Orozkoko iragana berreraikitzeko.

AIRE ZABALEAN

Museo honek Orozkoko bailaran zehar jarraitzen du. Aukeratu zure ibilbidea!

IKASI

Pertsonaia mitologikoak, hitz berriak, bitxikeriak...

JARDUERAK

Erakusketak, hitzaldiak, taldeko irteerak eta ekitaldi berri guztiak .

OROZKOKO MUSEO

ETNOGRAFIKOA

Plaza Zubiaur z/g, 48410 Orozko

946 339 823

museoa.orozko@bizkaia.org 

ORDUTEGIA

Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00 -14:00

Ostiral eta larunbatetan: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00

Astelehenetan itxita

Uztaila, Abuztua eta Aste Santua

Egunero irekita: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00

MUSEOAN GERTATZEN DEN GUZTIA JAKIN NAHI?

bottom of page