NEKAZARITZA ZIKLOAREN HILAK

Nekazaritza-lanek naturaren berezko hiru gertakari izan dituzte ardatz betidanik: ereintza, jorraldia eta uzta-bilketa. Hala, prozesu bakoitza urteko hilak izendatzeko erabiltzen ditugun hitzetan islatzen da.

 

Lanketa-teknika berriak erabiltzen hasteaz batera, ulergarria da ohiko egutegia ez etortzea bat egungo errealitatearekin, baina bere horretan jarraitzen du oinarri-oinarrian.

Zure urtebetetze-hilean zertarako garaia den begiratzea proposatzen dizugu.

Saia zaitez gogoratzen nola esaten zioten nekazariek zure hilari euskaraz

Mostrar más

URTARRILA

oTSAILA

MARTXOA

APIRILA

MAIATZA

EKAINA

UZTAILA

ABUZTUA

IRAILA

URRIA

AZAROA

ABENDUA

HIZTEGIA

Alboka. Artzainek erabiltzen zuten musika-tresna; Bizkaiko deiadar-mendietatik Batzar Nagusiak deitzeko erabiltzen zuten. Adarrez eginda dago, eta egun ere erabiltzen dute musika-taldeek.

Argizaiola. Pertsona itxurako egur-xafla taillatua; argizari-zilindrotxoarekin inguratzen da familiaren hilobia argiztatzeko.

Baserria. Euskal Herriko mendi eta ibarretako etxe tipikoa eta nekazaritzako funtsezko elementua. Unitate ekonomiko autoaski gisa dago pentsatua.

Eguzkilore. "Eguzkiaren lorea", etxebizitzetako ateetan ipintzen da etxea babesteko, alegia, espiritu txarrak, sorginak, gaixotasunen jenioak, ekaitzak eta tximistak uxatzeko.

Haizeola. Mendiko ola. Aire zabaleko lantegia da, erredukzio-labe batekin edo gehiagorekin, eta prozesu horietan giza indarra besterik ez da erabiltzen.

Kirikiñausi. Harrizko eraikinak, zirkulu itxurakoak batik bat; ate txiki bat zuten sartzeko, eta, gaztainaz betetakoan, itxi egiten zen. Hortxe gordetzen ziren fruituak, behin egurrezko matxarda inprobisatuekin bilduta, gaztainak jaten dituzten anmaliengandik babesteko eta gatz- eta heltze-puntu egokira heltzeko.

Makila. Euskal Herriko bastoi tradizionala, artzainek atrtaldea gobernatzeko erabiltzen zutena. Denboraren poderioz, agintaritzaren sinbolo kulturala bihurtu da. Lehendakaria izendatzeko ekitaldian, baita ahaldun nagusiak edo alkateak karguaz jabetzeko ere, makila ematen zaie agintariei, boterearen ikur gisa.

Supelegor. Supelegor Itzina mendiguneko aitzulorik ezagunena da. Karratu itxurako sarrera dauka, 20 metro zabal eta beste hainbeste luze da. Oso ezaguna da Anbotoko Dama Mariren bizilekua delako, alegia, euskal mitolojiako pertsonaiarik ezagunenarena.

Txabola. Izen hori hartzen du artzainak mendian zuen etxeak. Artzainek sei hilabete ematen zituzten halakoetan, eta ohea, beheko sua, mahaia, aulkia eta gazta-prentsa bat zeuzkaten, gazta lehortzeko apala eta guzti. Harrizkoak ziren eta ez zuten leihorik.

orozkoko ibarreko

pertsonaia mitologikoak

Basajaun

Lamia

Diosa Mari

Jentil

Basoko jauna da, zuhaitza bezain handia eta oso iletsua. Artzainen eta artaldeen babeslea da, eta ardiek zintzarriak astinduz jakinarazten dute gertu dabilela.  

Erraldoia baso trinkoetan bizi da; hain trinkoak, ezen adarrek eta hostoek eguzkiaren argia sartzea eragozten duten. Iluntasun horrek misteriotsua egiten du basajaunaren bizilekua. Sar zaitez Orozkoko ibarrean, zalantzarik gabe leku majikoetan sumatuko duzu, Belaustegiko pagadian, kasu.

Itxura ohikoena da emakume eder eta adats luzekoarena, baina badu bitxikeria bat: ahate-oinak. Uretatik hurbil bizi da, eta itsasoan dagoenean itsaslamina bihurtzen da.

Oro har, lamiak izaki onak dira, zintzotasunaren babesleak. Orozkon, ibaiertzetan aurki ditzakezu, adats luzea orrazten. Baina kontuz: gizon asko txolinduta geratu dira haien edertasunari begira.

Euskal kulturaren ama-jainkosa da, ororen sortzailea: ona eta txarra; eguzkia eta lurra. Naturaren indarrak menderatzen ditu, eta bizilekuetako bat Orozkon du, Supelegor haitzuloan, hain zuzen ere. Bertan dagoenean, uzta ona iragartzen omen du.

 

Marik harrokeria eta gezurra zigortzen ditu, baina barrenean naturarekiko errespetu ezak sumintzen du.

Euskal erraldoietako beste bat. Gizkaiak baino lehenagotik bizi ziren gure lurrean. Lehen lanbideen irakasle gisa nabarmendu ziren. Indar ikaragarria zuten, eta harri handiak mendi batetik bestera botaz erakusten zuten. Harreman ona zegoen jentilen eta gizakien artean, baina gizakiak anbizio handia zuen, eta gero eta gehiago desiratzen zuen jentilen ezagutza.

Orozkon, jentilak izan bazirela erakusteko, Jentilzulo haitzuloa eta Kurtzeganeko mehirra ditugu, besteak beste.

inguruan DUZUN MUSEOA

MUSEOA

Informazio erabilgarria: ordutegia, bisita gidatuak, turismo-bulegoa...

ERAKUSKETA
AIRE ZABALEAN

Museo honek Orozkoko bailaran zehar jarraitzen du. Aukeratu zure ibilbidea!

JARDUERAK

Erakusketak, hitzaldiak, taldeko irteerak eta ekitaldi berri guztiak .

Sorpresaz beteriko 3 solairu Orozkoko iragana berreraikitzeko.

OROZKOKO MUSEO

ETNOGRAFIKOA

Plaza Zubiaur z/g, 48410 Orozko

946 339 823

museoa.orozko@bizkaia.org 

ORDUTEGIA

Asteartetik igandera eta jai egunetan:

10:00 -14:00

Ostiral eta larunbatetan:

10:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00

Astelehenetan: itxita