top of page

Historian emakumeak ikustarazten

Historia boteretsuek idatzi dute, kargu eta jabetza handiak izan dituztenek, betiere gizonezkoen bertsioan. Jende xumearen artean ere, gizonek beretu izan dute gure gizartearen baitako jarduera ekonomikoen eta adierazgarrien lehenengo lerroa, eta hori, ezinbestean, erdizka kontatutako historia izan da.

3788.jpg

Ezer askorik ez dakigu duela 3.500 urte Urratxa haitzeko barrunbeetan kideek lurperatu zuten emakume haurdun hartaz, ez Santa Marinan eta beste ermita urrun batzuetan zerbitzatzen bizi izandako andre fraideen inguruan, ez Sologutiko baserri batean bizitako beatei buruz, ez ezkon­tzeko ezkonsari on bat osatzen saiatu zen hainbat neskari buruz, ez urterik urte isilpean etxeko hildakoen arimak zaintzen zituzten emakumeez, ez euren lanarekin bailarako gizon indartsuak zerbitzatu zituzten emakume zerbitzariez eta nekazariez, ez Gorbeiako izotzaren enpresari andreei buruz, ez gaztaina biltzaileez, ez azokara salgaiekin jaisten ziren saltzaileez ere.

Ez eta tabernak nahiz ostatuak artatu zituzten beste emakume anonimo askoren inguruan, ez inoiz ezagutuko ez ditugun emakume errotari, artzain, zurgin, saskigile, neskame, maistra, danbor-jole edo okinei buruz ere.

ZOR HISTORIKOA. Eta horiekin guztiekin zorretan gaudenez eta etorkizunean berriro horrelakorik gertatu ez dadin, zaharberritutako erakusketa batean jarri nahi dugu arreta. Erakusketan, berriz aztertzen da emakumeek historian eta arrazoibide historikoan izan duten presentzia, eta, batik bat, haiei esleitutako zereginekin eta garrantzi historikoan ikusezin bihurtzearekin lotutako jardueretan.

PC080600.JPG
PA110231.JPG
Ezinezko amodioak

Erromeriek bide bat eman zieten emakumeei beraientzat bereziki zorrotzak ziren arau sozialetatik ihes egiteko, maitemintzearekin zerikusia zuen guztia giro itogarriak inguratzen zuen garai hartan.

Askotan, ezkontza adostu egiten zen, neskak onespenik eman Gabe eta ezagutu ere egiten ez zuen mutil batekin. Hau da, ezkontza agindu egiten zitzaion; gehien eskaintzen zuenari saltzeko salgai hutsa izatea zen haren eginkizuna. 

Neskato bat fisiologikoki emakume bihurtzen zenetik, arreta bereziz jokatu behar zuen, edozein keinu, irribarre edo hutsegite haragiaren bekatuetara bultzatze lotsagarritzat har baitzitekeen. Izan ere, Bibliako lehen testuetan hasieratik zehaztuta zegoenez, emakumea zen gizona bekatura bidera­tzen zuena, eta ez alderantziz. Gainera, emakumeen gizarte jarreran eta portaeran oinarritzen zen familiaren ohore osoa, lehenik aitak eta senideek eta gero senarrak ezarritako eta aplikatutako arau batzuen arabera, emakumeak berak ahotsik izan gabe.

 

MENDIKO ERROMERIAK. Moral hertsiko giro hartan, bereziki zaila zen neskek eta mutilek euren artean lehenengo harremanak lotzea; jakina, neska-mutilek, berezko bulkadek gidatuta, harreman naturalak izan nahi zituzten, horixe bakarrik. Hala, mendiko erromeriak ingurune apropos bihurtu ziren “ustekabean” elkarrekin topo egin ahal izateko. Inguru urrun batera erromesaldian joatea eta, erlijio-debozio handia argudiatuta, han dantza egitea, aitzakia perfektua zen. Eta zenbat eta urrunago egon, orduan eta ospe handiagoa zuten erromeriek, bide luzea baitzen harremanak izateko ingurune estimatuena.

Heriotzaz haragokoa zaintzea

Etxekoandrearen ardura izaten zen etxeko hildakoen arima zaintzea, haien oroimena ohoratzea eta haiek zeruko betierekotasunera bideratzea. Norbere etxeko hildakoekin ez ezik, baita senarraren etxeko familiakoekin ere.

PA110230.JPG

Gure bizialdiaren ikusmolde tradizionalean, bizitza ez zen pertsona hiltzean amaitzen; aitzitik, hil­tzean, beste bizitza berri bati hasiera ematen zion, dimentsio paralelo eta hurbil batean; han bizitzen ziren hildakoen arimak.

Izate horiek etxe berean bizi ziren etxekoekin. Haien presentzia sumatu egiten zen, baserriko zarata arraroetan, tenperatura-aldaketetan, usain arrotzetan edo animalien ezohiko portaeretan. Familiako hainbat ospakizune

tan, jatekoa jarri ere egiten zitzaien.

Orozkoko emakumeak.jpg

RERLIJIO-ERRITUALAK. Norbait hiltzen zen bakoi­tzean, emakumeek hilotzaren beila antolatzen zuten, eta dolu zorrotza abiarazten, leihoak itxiz eta ispiluak estaliz. Hertsatze horretan, uko egiten zioten, halaber, bizirauteko premiazkoa edo hildakoa zaintzea ez zen beste edozein gizarte jarduerari. Orobat, emakumeek joan behar izaten zuten hildakoaren arimaren alde egiten ziren meza ugarietara, inolako aitzakiarik gabe.

Tenpluen barruan, etxe-aldare moduko batzuk egoten ziren, hilobiak, etxe bakoitzari zegozkionak. Han, bizitza osoan otoitz egin behar izaten zuten emakumeek arbasoen arimen alde, belaunaulkietan hainbat orduz belauniko jarrita, kandelen edo argizaiolen argitan.

Txerri hiltzea

talos

Emakumeek egiten zituzten hilketako lanik ugarien eta nekagarrienak, inolako oniritzirik ez zorionik jaso gabe; haien eginkizuna oharkabean gauzatzen zen. Eginkizun ohoragarriena gizonei zegokien: animalia hiltzea. Izan ere, gizonak izaten ziren bai abere-hiltzailea, bai animalia sakrifikatu bitartean hari eusteko hautatzen zituztenak.

Gainerako animalia handiek ez bezala, txerriak ez zuen ezer eskaintzen bizi zen bitartean; hildakoan soilik izaten zen baliagarria. Beste era batera esanda, heriotza zen haren bizi­tzarekiko helburua. Hori dela eta, sinbolismoz betetako animalia da, beneragarria ia. Eta hura hiltzea gertaera berezia izaten zen, erritualez eta liturgia aldagaitzez josia. Hain zuzen, txerria sakrifikatzeaz hitz egiten da beti, hitzez hitz sacrum facere, ‘sakratu egin’ den horretaz.

Emakumeek ezin konta ahala lan gogor egiten zituzten. Askotariko egitekoak zeuz­katen, eta hainbat egunez luza­tzen zi­tzaien hilketa osteko lana. Haien ardura zen txerriaren lepotik ateratzen zen odola biltzeko lan eskergabea, behin eta berriz hari eraginez, gatzatu ez zedin. Gainerako lan guztia ere eurek kudeatzen zuten, eta hainbat gai edo prestakin lantzen zituzten hestebeteak egiteko, hala nola txorizoak eta odolkiak. Jakina, betiere baldin eta hilekoarekin ez bazeuden: aldi horretan emakumeak zikin zeudela uste zutenez, txerriki guztiak honda zitezkeen beldur izaten ziren. Badaezpada ere, hilekoa zuten emakumeak urrundu egin behar ziren, hainbatetan haiek errudun sentiaraztea eraginez.

PICT0039.JPG

EGINKIZUN OSAGARRIAK. Eguneko zeregin ugariez gain, emakumeek egin beharrekoak ziren eginkizun osagarriak ere, hala nola hilketan parte hartu berri zuten gizonentzako mokadu bat prestatzea eta eskatzen zieten guztiari erantzutea.

Eta, hala eta guztiz ere, gizonei zegokien ohore handieneko eginkizuna, animalia hiltzea; abere-hiltzailea izaten zen pertsonaia behinena.

Dena dela, txerri hiltzea hain zen gertaera aipagarria, jai izaera baitzuen, txarriboda izenez ezagutzen zena, hitzez hitz “txerriaren ezkon­tzako” oturuntza. Betiere, nola bestela, emakumeentzako aparteko lan kargarekin.

Etxean eta etxetik kanpo

Emakumeek etxearekin duten harremana ez da etxeko lanak egitera eta familia artatzera soilik mugatu; izan ere, baserria, etxeaz gain, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera gunea ere bazen. Horiek egin beharra zegoen, horietatik lortzen baitzen familia osoarentzako mantenua.

Emakumeak goiz jaikitzen ziren ganadua jetzi, hari jaten eman, haren azpiak garbitu, eta oiloak eta txerriak gobernatzeko. Gaueko suaren txingarrautsa erabiltzen zen beheko sua berpizteko, eta gero harekin janaria prestatzeko, ia beti lekale edo barazki lapiko bat, onenean urdai edo haragi zati batekin. Txerri hiltzean ontzutuetatik eta familiako baratzetik eskuratutako produktuak ziren gehienak, nahitaezko janaritegia izanik, egunero zaintzea eskatzen zuena. Eta lanak eta lur harrotuak soberakinak ematen bazituzten, emakumeak saltzaile bihurtzen ziren, eta, oinez edo astoz, barazkiak, ortuariak eta fruta hurbileneko azokara eramaten zituzten; Zubiaurren, azoka-etxea deitzen zena izan zitekeen.

PB140364.JPG
PA110229.JPG

ERA GUZTIETAKO ZEREGINAK. Baina haiei zegozkien lanak era asko eta askotakoak ziren, eta behatzak sorgortu egiten zitzaizkien iturburuetako ur hotza erabili behar zenean, etxeko eguneroko beharretarako pegar beteak buru gainean ibili behar zirenean, batez ere ogiaren orea egin eta harrikoa egin behar zenean. Harrikoan, ahaleginean aritzen ziren: arropak beratzen jarri, lixiba-ontzian sartu, ur beroa errautsaren gainera bota, arropa artean iragaz zedin, gauean egonean utzi, eta ibaiko ur hotzetan eragin. Etxeko lanak eta askoz gehiago egin beharra zeukaten emakumeek, berdin lan egiten baitzuten laiarekin lurra prestatzen eta ereiten, segan eta bilketan, fruituak lehortzen eta kontserbatzen. Nekazari eta abeltzain ziren, artisau, etxekoandre, ama eta emazte. Etxekoak zaintzen zituzten, eta haien­tzat irun, eho, josi eta adabatu egiten zuten. Azken batean, etxean bizi zirenen babesle ziren, baita etxeko hildakoena ere.

Emakumeak, gaztainak eta elurra
Emaginak, andre fraideak eta beatak
3788.jpg
Beatona.jpg

Emakume jaiotze hutsagatik haien arduratzat jotzen ziren lanak alde batera utzita, ezer gutxi dakigu beste lan batzuei buruz, batez ere ordainduei buruz. Besteak beste, jakin izan dugu ostalarien, jostunen, okinen edo burdinoletako lan osagarrietako soldatapekoen berri. Baina azter ditzagun bi kasu berezi. 

Orozkon, garrantzi handikoa izan zen gaztainen negozioa, bai norberaren kontsumorako, bai esportaziorako. Kirikino-hesi izeneko harriz­ko itxitura handietan sartu baino lehen, gizon batzuek gaztainak eraisten zituzten, hagaz jota. Baina lanik gogorrena makurtuta aran­tza­dun gaztainak batu behar zituzten biltzai­leena izaten zen. Hain lan nekagarria izanda, emakumeei esleitzen zitzaien.

Lanaren bolumena hainbesterainokoa zen, beste eskualde batzuetako sasoikako neska batzuk etortzen baitziren horretarako. Eta lana amai­tzean, agur-jai txiki bat egiten zen basoan.

ELURRAREN NEGOZIO HANDIA. Garai batean, Oroz­ko elurraren negozioagatik ere nabarmendu zen, hango mendietan baitzeuden elur-zulorik handienak. Zulo galantak izaten ziren, naturalak edo artifizialak; neguan elurra sartzen zen, eta udan hango izotza merkaturatu egiten zen, gehienbat Bilbon.

Kontuak kontu, 1632ko ekaineko egun batean hasi zen izotz garraio errentagarri hura Ibarran, Maribanes (Mari Juana) Atxa Larrinbe izeneko emakume bilbotar batekin: Gallartuko eta Igoarritzako bi mutil kontratatu zituen han egun batzuetarako izotza eramateko.

Astebete igaro barik, tokiko beste emakume batek, Antonia de Olartek, Maribanesekin hitzordua egin zuen Zubiaurren elkar ikusteko. Eta sei urterako hornitzeko eta ustiatzeko kontratu bat itxi zuten han, mendietan jaso zitekeen elur guztia erabiltzeko. Alkatea eta beste kargudun batzuk, guztiak ere gizonezkoak, bi emakume haiek zuzendutako merkataritza ekimenaren ikusle huts izan ziren, eta akordio hura izenpetu baino ez zuten egin. Ordutik, ezer ez zen berdina izan Oroz­kon, eta elurra izan zen hango bereizgarrietako bat.

Lanbide batzuk gizarte-bazterkeriatik oso hurbil egon dira, beharbada emakumeek egiten zituztelako, eta hori oztopo izan da merezi zuten bezala baloratzeko, helburua hirugarrengoen ongizatea izan arren. 

Serora Idiazabal.jpg

EMAGINAK, ANDRE MAISTRAK ETA SORTZAINAK. Pertsona guztiok emakume batengandik jaioak gara, eta beste batek lagundu zigun mundura etortzen. Emaginek beste sortzain batengandik ikasten zuten lanbidea, hari lanean lagunduz, ama-alaben artean sarritan, balioa emanez higieneari eta esku trebe eta estuei. Zuhur jokatu behar zuten, eta, aldi berean, zuzen erabaki, sentibera azaldu behar zuten erdi-urren zenarekin, hari etxeko lanetan lagunduz eta erditze ondoan laguntza emanez ere. Hain zuzen ere, mina baretzeko eta odoljarioak saihesteko zenbait belar ezagutzeak auzitegi zibilen eta inkisiziokoen jomugan jarri zituen.

Gerra ondorenera arte, jeneroa kobratzen zuten (garia, arrautzak, hilketa osteko produkturen bat).

 

ANDRE FRAIDEAK ETA SERORAK. Alargun zintzo eta oso elizkoiak izaten ziren, ermitak eta elizak zaintzen zituztenak; euren gain hartzen zuten gurtza sakraturako behar zen guztia, argia egiteko argizariz hornitzea, kanpaia jotzea eta beste emakume batzuei doluan laguntzea. Badugu honako hauen berri: Helena Epalzakoa eta Marina Basterrakoa Donostian, Francisca Barbachanokoa Andra Marin, eta Katalina Betelurikoa Santa Marinan, eliztarren artean biltzen zituzten limosnetatik bizi zirenak.

 

BEATAK. Ez ziren ordena bateko mojak, baina abitua janzten zuten, haren erako arauak jarraitzen zituzten, eta komunitatean bizi ziren. Beaten bizitza Jainkoari emana izaten zen, parrokiako kleroaren aurrean boto pribatuak egin ondoren. XV. mendean, Sologutiko baserri batean serorategi bat zegoen, eta XVI. mendean, beste bat Ibarrako baserri batean, gerora mesedetakoen komentua izango zena.

Ezkontzara bideratutako bizitza

Euskal bizimodu tradizionalean, emakumeen bizitza bideratzeko funtzio nagusia ezkontzea zen, familia bat osatzeko eta ugaltzeko.

Laburbilduz, haren eginkizuna leinuak iraun zezan bermatzea zen. Baina, nahiz eta emakumeen funtzioa ezinbestekoa izan, haien eginkizuna gizonen menpe egoten zen beti. Ezkontza helburu izanda, mutil ezkonlagunaren aurrean ahalik eta interesgarrien agertzen ahalegindu behar zuen neskak. Horiek horrela, zintzotasun, begirune edo txukuntasun akasgabea azaltzeaz gain, ezkonsari handia eman behar zuen, ekonomiari zegokionez, neska gazte hark merezi izan zezan.

 

Arreo_01.JPG

Ezkonsaria. Diruz, altzariz, etxeko tresnaz edo beste ondasun batzuez osatutako dotea izaten zen ezkonsaria, eta kontratu batean jasotzen ziren ondareok, beste salerosketa-tratu bat balitz bezala.

Emandako guztiaren barruan, deigarria zen ezin konta ahalako oihal kopurua (izarak, mahai-zapiak...). Horregatik, pubertaroaz geroztik, neska bakoitzari lihoa ereiteko lursail bat ematen zi­tzaion, eta hartatik, urteetan irauten zuen lan eskerga eta gogorraren ondoren, izaraz eta beste oihal batzuez osatutako dote ederra biltzea lortzen zuen. Berarekin ezkontzea ekonomikoki interesgarria izan zedin behar bezain handia.

logo_pie.png

UN MUSEO CERCA DE TI

EL MUSEO

Información práctica: horario, visitas guiadas, oficina de turismo ...

AL AIRE LIBRE 

Este museo continúa por

todo el valle de Orozko. 

¡Elige tu ruta!

APRENDE

Personajes mitológicos, palabras nuevas, curiosidades...

ACTIVIDADES

Exposiciones temporales, charlas, salidas en grupo y todas las novedades

MUSEO ETNOGRÁFICO 

DE OROZKO

Plaza Zubiaur s/n, 48410 Orozko

946 339 823

museoa.orozko@bizkaia.org 

HORARIO 

De martes a domingo y festivos: De 10:00 a 14:00

Viernes y Sábados: De 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00

Lunes: cerrado

Julio, Agosto y  Semana Santa

Abierto todos los días: de 10:00 a 14:00 y de  16:00 a 18:00

ENTÉRATE DE TODAS LAS NOVEDADES

logo_pie.png

inguruan DUZUN MUSEOA

ERAKUSKETA

Sorpresaz beteriko 3 solairu Orozkoko iragana berreraikitzeko.

AIRE ZABALEAN

Museo honek Orozkoko bailaran zehar jarraitzen du. Aukeratu zure ibilbidea!

IKASI

Pertsonaia mitologikoak, hitz berriak, bitxikeriak...

JARDUERAK

Erakusketak, hitzaldiak, taldeko irteerak eta ekitaldi berri guztiak .

OROZKOKO MUSEO

ETNOGRAFIKOA

Plaza Zubiaur z/g, 48410 Orozko

946 339 823

museoa.orozko@bizkaia.org 

ORDUTEGIA

Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00 -14:00

Ostiral eta larunbatetan: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00

Astelehenetan itxita

Uztaila, Abuztua eta Aste Santua

Egunero irekita: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00

MUSEOAN GERTATZEN DEN GUZTIA JAKIN NAHI?

bottom of page