

MARRAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA
Azaroaren17tik 29ra, Azaroak 25a dela eta marrazki lehiaketaren erakusketa ikusteko aukera daukagu. #euskera


OROZKO, INGURUAN DUZUN MUSEOA
Jardunaldietara apuntatzeko beharrezko datuak ondorengoak dira (partaide bakoitzeko): Izen abizenak: NAN: kontaktua (telefonoa, emaila). Erreserbak: Orozkoko Museoan, 94 633 98 23 edo museoa.orozko@bizkaia.org Ezin bazarete joan, derrigorrezkoa da erreserba bertan behera uztea 24 ordu lehenago, ezinbesteak bultzatuta barik. Bestela, Orozkoko Museo Etnografikoak persona horren izenean museoan egindako erreserba guztiak bertan behera utziko ditu. #euskera


Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020
Jardunaldietara apuntatzeko beharrezko datuak ondorengoak dira (partaide bakoitzeko): Izen abizenak: NAN: kontaktua (telefonoa, emaila). Erreserbak: 94 633 98 23 edo museoa.orozko@bizkaia.org Ezin bazarete joan, deitu erreserba kantzelateko, leku mugatuak baitira. Urriak 3 Urriak 24 Urriak 31 #euskera


"BEGIRAKUNAK" Mikel Erkiagaren erakusketa
Mikel Erkiagaren "Begirakunak" pintura erakusketa Orozkoko museoan, ekainaren 4tik 19ra. "Argazkilaritzaren eta pinturaren arteko harremanaren saiakera batzuk aztertzen dira erakusketa honetan. Paisaia eta gizakiaren egunerokotasuna, bodegoien denbora motelarekin nahasiak. Duela ez asko pertsona batek esan zidan gauza alaiak margotuz ere, nire pinturek nolabaiteko bakardadea islatzen dutela. Ez bakardade tristea, baizik eta barne-bakardadea, “ezerezari begiratzean” agertzen d


Orozkoko ostadarren erakusketa
🌈🎨➡ Herritarrek itxialdian eginiko ostadarren erakusketa
📍 Ekainaren 18tik 30era, Orozkoko Museoan
ORDUTEGIA
👉 Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara
👉 Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara ‼ #euskera

Orozkoko Museoko Osasun Aruak
#euskera

GORBEIAKO TURISMO BULEGOAK ETA OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOAK ATEAK IREKIKO DITUZTE BERRIRO
Zerbitzu biak ekainaren 2an itzuliko dira jarduerara Gorbeian, 2020ko maiatzaren 29an. Uda heltzear da, eta Euskadiko bihotz berdearen airea arnastu nahi duten bisitarien etorrerarekin Gorbeia urteko garairik bizienetako baterako prestatzen ari da. Covid-19 birusak eragindako pandemia arintzen ari den une honetan segurtasuna bermatzeko behar diren neurri guztiak hartuta, Orozkoko Museo Etnografikoak eta Gorbeiako Turismo Bulegoak ilusioz irekiko dituzte ateak datorren asteart

Orozkoko eraikin bereziak: Gil Dorre- jauregia
Eraikin barroko horrek ikuspegi ikusgarria du kale nagusira. Beheko solairuan ondo prestatuta dago harlanduzko obrei dagokionez et goiko solairua luzituta dago. burdineria onak ditu leiho eta balkoitan. #euskera


Orozkoko eraikin bereziak: Aldama edo Bengoa jauregia
Eraikin hori barroko berantiarrekoa edo neoklasizismo hasierakoa izan daiteke, elementu apaingarrien urritasuna dela eta. Hegaleko goleta nabarmentzen da, eta ez da oso ohikoa Bizkaian. Bestalde, balkoietako burdineriak arraroak dira ere bai, rococo-aro amaierakoak. #euskera


Orozkoko eraikin bereziak: Muñoz edo Ugarte jauregia
Blas de Otero poetaren amaren aldetiko aitaren eta mamaren bizilekua izan zen. Etxetzarraren barrualdean zenbait gauza kontserbatzen da: liburu-denda, aitaita medikuaren liburutegia, lorategiaren gaineko galeria eta poetaren logela. XVII. Mendeko barrokoa izan liteke eraikinaren jatorria. Lorategian ate neoklasiko bat dago, zeruzko galeria batez gain. Galeria apaintzeko, elementu geometrikoekin landuta dago, baita etxeetako arkitekturan urriak diren elementu historiatuekin er