top of page

"BEGIRAKUNAK" Mikel Erkiagaren erakusketa


Mikel Erkiagaren "Begirakunak" pintura erakusketa Orozkoko museoan, ekainaren 4tik 19ra.


"Argazkilaritzaren eta pinturaren arteko harremanaren saiakera batzuk aztertzen dira erakusketa honetan. Paisaia eta gizakiaren egunerokotasuna, bodegoien denbora motelarekin nahasiak.


Duela ez asko pertsona batek esan zidan gauza alaiak margotuz ere, nire pinturek nolabaiteko bakardadea islatzen dutela. Ez bakardade tristea, baizik eta barne-bakardadea, “ezerezari begiratzean” agertzen denekoa, normalean tokien egiari erreferentzia egiten diona. Motibo ikusgarrien bila ibili gabe, konposizio desberdintasunak aurkezten ditut. Pintura/argazki sorta bat , ikerketa testuinguru zein afektibitate testuinguru berdin baten barruan senidetuak.


Gauzen fintasuna aztertzen saiatzen naiz. Fintasuna ez bakarrik objektuarena; baita keinu, paisai, azal edo ñabardurena ere. Errealitatea praktika plastikotik ulertzea da helburua, eta horretarako argazkiak eta pintura baliabide interesagrriak dira.


Motel begiratzen dira gauza hauek, pintura berehalako txalorik ez duelako. Ez da dantza edo zinema, denbora motela behar du egituratua izateko... Lehen aipatu ditudan begirada horiek BEGIRAKUNAK izena jarri diote erakusketa honi, errepikapen erritual bat balira bezala."


MIkel Erkiaga




azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page