top of page

ARRANKUEGURRA


ARRANKUEGURRA- Zurezko lanak erakusketa ekainaren 22tik uztailaren 4ra ikusgai egonga da Orozkoko Museoan.


"Duela 12 urtetik, Arrankudiagako Gizarte etxean elkartzen garen egur taillaren zaletu eta lagun taldea gara, zeintzuk Arrankuegurra izenarekin aurkezten dugu erakusketa hau.

Hasiera baten intentzio onez gauzatutako esperientzia zena, herriaren alde kulturalaren parte bihurtu da gaur egun, nahiz eta udalaren lokaletan gauden orain, Gizarte etxean sortutako dinamika berdinarekin jarraitzen dugu.


Horren fruitu dira hurrengo bi asteetan Orozkoko Museoan erakusgai izango ditugun lanak. Gure xedea ez da norberaren lanak bakarrik erakutsaraztea, baizik eta gure kulturan sustraitua dagoen herriko euskal artea erakustea, zein tradizionalki eguneroko bizitzarako obra txikien sortzaile izan den, noizbehinka etxe zein baserrietarako beharrezko elementuak egiteko, eta besteetan elementu apaingarriak gauzatzeko.


Aipagarria da materialengatik egiten dugun probetxua, kasu honetan egurrarena, beste erabilera ezberdina emanez, sutako egurra eskultura bihurtuz.


Zuen gustukoa izatearen esperoan,


Arrankuegurra taldea."

Tags:

azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page