top of page

BBK ARTEAREN IBILBIDEA II





Urriaren 11tik 18ra, Orozkoko Museoaren aurrean, Bilboko Arte Ederretako Museoaren “La Ruta de Arte BBK Artearen Ibilbidea II” erakusketa ikusteko aukera izango dugu,



"La Ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea" erakusketak publikoari hurbiltzen dizkio museoko bildumako 36 artelanen erreprodukzioak, kalitate handikoak eta aire zabalean jarriak, arte-dibulgazioko programa honetarako bereziki diseinatutako gailu batean.


Oraingo honetan, museoko bilduma oparoa ezagutzera emateko helburuari beste asmo bat gehitzen zaio: haren galerietatik kanpora eramatea ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa aurkezpen-formatu berezia, Kirmen Uribek (Ondarroa, 1979) asmatutakoa. Museoak eskatuta, eta haren lantaldearekin lankidetza estuan, idazleak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko hitz-sorta aukeratu zuen; hitz horiek, lehenengo letra hartuta eta alfabetoaren arabera ordenatuta, hari eroale bat izan dira, museoko bildumako zenbait artelan kontzeptualki multzokatzeko.


Hala, margolanak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak, argazkiak eta bideo-sorkuntzak, literaturan inspiratutako formatu berezi batean aurkezten dira; behatzailearen begirada berritzen da horrela, ikuspegi berriak eskaintzen baitira, baita artearen historiako garai eta mugimendu desberdinetako lanen, egileen eta arte-korronteen arteko harreman kitzikagarriak ere.


Kalitate handiko erreprodukzioen bidez, xehetasunak zehaztasun harrigarriz aurkeztuta eta fidagarritasun handiko koloreekin, ikusleek 36 margolan ezagut ditzake, bakoitza bere iruzkinarekin (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskuragarri). Iruzkin horiek dohainik lor daitezke, audio-artxiboak gailu mugikorretan deskargatzeko aukera ematen duen QR kode baten bitartez.


Hautatutako artelanak

  • A (Arte/Artista) Paul Gauguin, Laveuses à Arles (Garbitzaileak Arlésen), 1888

  • A (Artista) Isabel Baquedano, Emakumea marrazten, 1970

  • B (Bilbao) Celso Lagar, Bilboko Portua, c. 1917-1918

  • C (Citoyen/herritarra) Xabier Morrás, Underground Station in Holborn Street (Metro-geltokia Holborn kalean), 1969

  • D (Desira) Óscar Domínguez, Le chasseur (Ehiztaria), 1933

  • E (Espejo/ispilua) María Helena Vieira da Silva, Passage des miroirs (Ispiluen pasabidea), 1981

  • F (Familia) Sofonisba Anguissola, Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak, 1588

  • F (Friendship/adiskidetasuna) José María de Ucelay, Conversation Piece, Just Leisure (Solasaldi pasartea, aisia) edo Hemingway eta Duñabeitia, 1957

  • G (Grotte/leizea) Grekoa, San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean, c.1585

  • H (Heads & Hands/buruak eta eskuak) Pedro Orrente, Isaaken sakrifizioa, c. 1616

  • H (Heriotza) Rogelio de Egusquiza, Tristan eta Isolda (Heriotza), 1910

  • I (Iron/burdina) Agustín Ibarrola, Fabrikaren barrualdea, 1963

  • J (Japón/Japonia) Kawanabe Kyosay, Borroka eszena, c. 1880

  • K (Kirol) Manuel Losada, Arraunlariak, c. 1912

  • L (Letra) Ramón Zubiaurre, Nire herrixkako intelektualak, c. 1912-1913

  • L (Landscape/paisaia) Jacob Isaacksz van Ruisdael, Baso bateko zingira iluntzean, c. 1655

  • LL (Lluvia/euria) Jesús Mari Lazkano, Zatikatuaren goraldi liluragarria, 1986

  • M (Mom/ama) Menchu Gal, Amaren erretratua, 1949

  • N (Noir/beltz) Alonso Sánchez Coello, Joana Austriakoa Portugalgo printzesaren erretratua, c. 1557

  • Ñ (Ñabar) Daniel Tamayo, Geometria lezioa Txatximintan, 1982

  • O (Otherness/bestetasuna) Adolfo Guiard, Txo, 1887

  • P (Pietate) Diego de la Cruz, Kristo Pietatekoa, c. 1485

  • Q (Quiet/lasaia) Théodule-Augustin Ribot, Natura hila kalabaza, okaran, gerezi, piku eta pitxerrarekin, c.1860

  • R (Retrato/erretratua) Equipo Crónica (1964. eta 1981. urteen artean jardunean), Argazkia edo Pertsonaia, 1980

  • S (Sueño/ametsa), Siesta, 1942

  • T (Terre/lurra) Gonzalo Chillida, Hareak, 1983

  • TS (Huts) Benito Barrueta, Estudioaren barnealdea, c.1903

  • TX (Etxe) Antonio de Guezala, Elantxobe, 1924

  • TZ (Bikoitz) Peter Blake, Montgomery Clift was a Twin (Montgomery Clift bikia zen), 1981-1983

  • U (Urdin) Mari Puri Herrero, Itsasontzi urdina, 1985-1986

  • V (Vida/bizitza) Aurelio Arteta, Euskal emakume nekazariak fruta eta barazkiekin, c. 1913-1915

  • W (War/gerra) Oskar Kokoschka, Pomozte baskicky'm detem! (Lagundu euskal haurrak!), 1937

  • W (Writter/idazlea) Francisco de Goya, Moratín poetaren erretratua, 1824

  • X Anonimoa, XIII. mendeko azken herena, Jaitsiera

  • Y (Yo/ni) Francisco de Zurbarán, Aurpegi santua, c. 1660

  • Z (Zubi) Darío de Regoyos, Ostiral Santua Gaztelan, 1904


Tags:

Commentaires


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page