top of page

Euskal kulturaren nazioarteko atea



EUSKAL KULTURAREN NAZIOARTEKO ATEA


Otsailaren 8an hasiko da erakusketa Orozkoko Museoaren aurrean, eta bertan izango dira Esukal Museoko Museoko zuzendaria Sorkunde Aiarza, Euskal Museoko erakusketa-teknikaria Aloña Intxaurrandieta eta Orozkoko kultura zinegotzia Zuriñe Urkijo.


Bilboko Euskal Museoak "Euskal kulturaren nazioarteko atea" erakusketa ibiltaria 20 panelez osatua dagoena Orozkon jarriko du ikusgai, otsailaren 8tik 26ra Orozkoko Museoaren aurrean.


Bilboko Euskal Museoaren bildumak 50.000 pieza baino gehiago ditu. 100 urtetik gorako historian zehar, "bildumen bilduma" sortu da, erosketen politika aztertuari eta herritarrek eskuzabaltasunez egindako dohaintzei esker. Funtsen aberastasunak eta aniztasunak argi irudikatzen eta islatzen dituzte gure arbasoen bizitza eta egunerokotasuna osatu zituzten alderdiak. Funtsak zabalik daude, eta etengabe jarraitzen dute hazten, museoa bera bezala.


Erakusketa hau, beraz, baliagarria izango da Euskal Museoaren erakusketa erdi iraunkorra osatuko duten pieza horietako batzuk ezagutzeko. Bildumako pieza horien argazkiak Asier Gómez argazkilariak egin ditu, eta museoko bildumetako teknikariek 4 hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) egindako testuekin lagunduta aurkeztu dira.


PIEZAK

Piezak bi irizpideren arabera aukeratu dira. Alde batetik, aurreratu nahi izan da erakusketa erdi iraunkorra lehenengoz ezartzeko egin den hautaketaren zati txiki bat; proiektu berria amaitu ondoren ere bisitatu ahal izango da. Bestetik, erakutsi nahi izan da Bilboko Euskal Museoaren bilduma osatzen duten funtsen aniztasuna eta aberastasuna, eta, horretarako, garai, testuinguru eta esparru sozial desberdinak islatzen dituen aukeraketa bat egin da, artzaintza-kulturatik hasi eta industrializazioaren ondoriozko burgesiaren piezak ere barne hartuta.


Erakusketa ibiltarian ikusgai izango diren piezetako batzuk:


Azkonarra

Kanpaitxoz apaindutako forjazko pieza hau arreoa garraiatzen zuen eztei-gurdiaren uztarriaren gainean jartzen zen. "Azkonarra" izenak animalia horren larruari egiten dio aipu, larru horrekin estaltzen baitzen, begizkotik babesteko eta ezkonberriei zortea emateko. Kanpaitxoen hotsak, idien lepokoenak eta gurdiaren gurpilen kirrinkak jendea ohartarazten zuten segizioaren ibileraz.




Linterna magikoa

Ricardo Bastida (1878-1953) arkitektoaren familia-etxebizitzan zegoen gailu optikoa, zinematografoaren aitzindaria zena; Bastidak interes handia zuen bere garaiko berrikuntza teknikoekiko. Kamera iluna du, lente-sorta batekin eta beirazko plaken gainean margotutako gardenkietarako euskarri batekin. XIX. mendeko lehen hiru laurdenetan instituzionalizatu zen komunikabide gisa.



"Euskal arrantzaleak" (Alberto Arrue, 1925)


Alberto Arrue Vallek XX. mendeko lehen hamarkadetan egindako bi euskal arrantzaleren pintura. Lan hau, beste bostekin batera, Bizkaiko Eskualdeko Jantzien Batzordeak enkargatu zion, 1925ean Madrilen egin zen Eskualdeko Jantzien Erakusketarako. Arrue Euskal Museoan gordetako janzkera-bildumaz baliatu zen bere lanen ikonografia aberasteko.







Gainerako piezak:

Mikeldi. K.a. V.-I. mendeak

Lekeitioko emakumea. Circa 1900

Tretza. Circa 1930

Tretzaontzia.

Tuntux-buia.

"Euskal arrantzalea". (Argazkia) Circa 1900

Hegaluze-txaluparen maketa. Circa 1900 Eskala: 1:15 + Hegaluze-txalupa (argazkia) 1912

Brankako maskaroia. Bermeo (Bizkaia)

Hil-oihala. XVI. mendea. Nabarniz (Bizkaia)

Iruteko tornua. Circa 1850. Baztan (Nafarroa)

"Abadiño, irulea" (argazkia)

Edredoi-zorroa. Idiazabal (Gipuzkoa)

"Bikotea". Eulalia Abaitua. Circa 1900 (argazkia)

Laia. XIX.-XX. mendeak. Eibar (Gipuzkoa)

"Emakume laiariak". Eulalia Abaitua. Circa 1900 (argazkia)

Zumitza / Kaikua / Txurka

"Ardi-esnezko gazta moldatzen". Enrike Ibabe. Circa 1970 (argazkia)

Abatza

Sorkia. XVIII.-XIX. mendeak. Mungia (Bizkaia)

Garlopa. XVIII. mendea. Guardia (Araba)

Bola-jokoa + "Bola-jokoan". Fede Merino (argazkia)

Atabaka - Bozkatzeko hautetsontzia. XVIII.-XIX. mendeak. Lekeitio (Bizkaia)

Bilboko Kontsulatuaren hauteskundeetako pegarra. Joseph de Asteiza, 1733

Ur-txarroa + azpila. 1842-1862. Busturia (Bizkaia)

Galdaketa-piezak. Sociedad Santa Ana de Bolueta S.A.(Bilbo)

Meatzaritza-industria Bizkaian. Boluetako burdin fabrikaren kanpoaldea, Tomás Carlos Capuzen argazkia (estanpa), 1883

"Artiach" galleta-lata. Circa 1940

Soinekoa. Circa 1925. Medley de Aza / Bilbo + Munoa Jauregia Barakaldon (argazkia)

"Santiaguito" gozoki-kaxa. Circa 1900

Kalkulagailua. 1904

Bilbao Mirror. XVIII. mendearen amaiera


Tags:

azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page