top of page

Baserria sormenaren ikuspegitik birpentsatzea. Mutur Beltz



"Baserria sormenaren ikuspegitik birpentsatzea" hitzaldia eskeiniko du Laurita Silesek abenduaren 10ean, arratsaldean, 18:30etan Orozkoko Museoko bigarren solairuean ere, aforoa bete arte. Ez da beharrezkoa izango izena aurretik ematea.



Mutur Beltz, Karrantzako ardia sustatzeko bizi-proiektua da; gaur egun desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da, artzain-lanbidea bera bezala. Bizkaiko Karrantza Haraneko tokiko ekimen honen bidez nekazaritza ekologikotik, praktika artistikotik eta diseinutik eman nahi zaie erantzuna jakintza hauen galerei.


Hitzaldi honetan Euskal Herriko artilearen munduan murgilduko gara, berau lantzeko beharrezkoak diren prozesuak ezagutuko ditugu: ilea moztea, garbitzea, jorratzea eta kardatzea. BiziKarder (artilea kardatzeko bizikleta) eta BiziRueka (bizikleta baten gainean iruteko gurpila) egiten dugun lanaren erakustaldia eskainiko dugu.


Gainera, kolektibo honek azken urteotan garatutako ehungintzako, ikus-entzunezko, argazkigintzako eta eskulturako lanen sorta bat gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Lan horiek, arte-esperimentaziotik abiatuta, artzain-tradizioari lotutako kultura- eta natura-ondarearen gaineko irudimena osatzen duten narrazioak zabaltzea planteatzen dute: ardiak, artilea, artzaina, irundegia, gazta, artilezko ehungintza, etab.


Hitzaldia Orozkoko Museo Etnografikoan izango da. Eraikin adierazgarri honek hiru solairu ditu, bakoitza gai bati eskainia: Herriko ondare historikoa, Haraneko bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lur garaietako biztanleak.


Duela ehunka urtetik, artzaintza eta Gorbeia elkarri estu lotuta daude; maiatzetik azarora artaldeek Bizkaia eta Araba arteko zelaiak eta basoak hartzen dituzte. Gaur egun ez dira asko geratzen.... eta Gorbeiako mendiguneak da Orozkoko herriari izaera berezia ematen diona. Horregatik guztiagatik, ekitaldi honek bi helburu ditu testuinguru hau aukeratzean; Arteak lagundu dezake herrietako biztanleak harro senti daitezen eta gazteriak erreferentzia bat izan dezan. Artea beharrezkoa da mundu honek behar duen landa-iraultzarako.



Mutur Beltzen jarduerei buruzko bideoak:

Tags:

azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page