top of page

OROZKO, INGURUAN DUZUN MUSEOA


KURTZEGAN ETA HILDAKOEN MENDIZERRA

Juan Carlos Quintana


Eguna: azaroak 6

Ordua: 9:00etan

Mendi-martxa


Historiaurreak mugarri garrantzitsuak utzi ditu Orozkoko paisaian, eta Kurtzegan da garrantzitsuenetako bat, jatorrizko kokalekuan induskatua eta altxatua. Jakingo dugu lerrokatze baten parte zela, eta bisita honetan zehar ikerketaren xehetasun guztiak ezagutuko ditugu.


Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.




OROZKOKO HARROBIETAKO GALTZADA-HARRIAK BILBORAKO

Juanjo Hidalgo & Javi Castro


Eguna: azaroak 13

Ordua: 10:00etan

Mendi-martxa


Orozkon mendia dozenaka ekoizpen-jardueratan lan egiten duten pertsona askorentzako lantokia izan da. Ekoizpen-jarrduera horietako bat Bilboko hiribildua hornitzeko galtzada-harriak lantzea zen, beti eskatzen baitzuten galtzada-harriak Orozkoko harrobietatik ekartzeko.


Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.




ESKULTURA BERANTIAR GOTIKOA OROZKOKO HARANEAN

Jesús Muñiz Petralanda


Eguna: azaroak 20

Ordua: 10:00etan

Auzoen arteko ibilbidea


Haraneko baseliza eta eliza batzuetan ezkutatuta, badira orain dela 500 urte egindako irudiak, azken gotikoaren fase batean Behe Erdi Aroko teknikekin lantzen eta margotzen jarraitzen zuten irudimenezko artisauek egindakoak.

Bisita honek begiak irekiko dizkigu arte honi eta egin zen garaiari.


Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.




BIDELAPURRAK ETA HILTZAILE EZKUTUAK: GRANIZOTARRAK

Hitzaldia eta bisita: Aketza Merino


Eguna: azaroak 27

Ordua: 10:00etan

Auzoen arteko ibilbidea


Antzinako Erregimeneko mendeak aldaketa sozial eta ekonomikoen garaiak izan ziren, baita aukeren eta miserien garaiak ere, eta miserable horietako asko inoiz ez ziren pobreziatik ateratzen, nahiz eta lan handia egin; hori horrela, zilegitasun gutxiko beste formula batzuen bila irteten ziren. Bisita honetan, eleberrietako istorioak bizi eta haien ibileretako geografiaren zati bat ikusiko dugu.


Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.

Tags:

Comments


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page