OROZKO, INGURUAN DUZUN MUSEOA
SANTA MARINA ETA UNTZUETA INGURUKO JENTILEN BILA
Juanjo Hidalgo
Eguna: Azaroak 5
Ordua: 10:00
Mendi ibilbidea
Erlijiotasun naturalak eta mitoak bat egin zuten Santa Marina izeneko tokian, horregatik kristatu egin nahi zuen Elizak, baina alferrik. Oraindik ikus daitezke jentilak korrika egiten inguruko larretatik ondo begiratuz gero.
museoa.orozko@bizkaia.org , 94 633 98 23 edo museoan bertan.
Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.
SOLSTIZIOAK ETA EKINOZIOAK OROZKO HARANEAN, GARAIGORTA
Félix Mugurutza
Eguna: Azaroak 12
Ordua: 10:00
Auzoen arteko ibilbidea
Orozkoko udalerriko ondare immaterialaren adierazpen ezagunenetako bat bertako biztaleek urteko ziklei harrera egiteko erabiltzen zitezten tradizio eta erritualak dita. Ohitura horien guztien errepasoa egingo dugu, eta, aldi berean, guretze berria den Garaigortako karobi handia eta San Martin jaia bisitatuko ditugu.
museoa.orozko@bizkaia.org , 94 633 98 23 edo museoan bertan.
Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.
JAUREGIAK ETA ETXETZARRAK ZUBIAURREN
Maialen Aldekoa
Eguna: Azaroak 26
Ordua: 11:30
Hiri paseoa kaleetatik
Zubiaur Orozkoko udalerriko nukleo garrantzitsuena da, hiriburutza zerginak betetzen dituena. Hemen eraiki zituen Orozkoko burgesiak burdinolen, mendien eta maiztertza baserrien jabe zena, etxetzarrrak eta jauregi barrokoak zein neoklasikoak XVIII eta XIX. mendeetan.
museoa.orozko@bizkaia.org , 94 633 98 23 edo museoan bertan.
Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.
Comments