OROZKO ROCK 2024
Maiatzaren 14tik 19ra, Augusto González-en "Katxarrismos" erakusketa egongo da ikusgai Orozkoko museoan, Orozko Rock dela eta.
Augusto González, Portugaletekoa bera, musikaria eta berrerabilpenaren jarraitzaile sutsua da. Beste erabilera bat eman nahian, gauzak eraldatzeko zaletasuna betidanik izan du musikari eta sortzaile honek, baina duela hamar bat urte sartu zuen berak "Ktxarrismos" deitze duena, hots, musika trena sartu edozein traste erabiliz (lanparak, zigarro puruen kutxak, ...) musika jo ahl izateko.
Augustok hainabt formatu txikiko erakusketa egin ditu zenabit lekutan, baina oraingoa erakusketa honetan bere "traste" guztiak jarriko ditu ikusgai: olio potoez egindako gitarrak, autobusen abatz-estalkiez eginfako baxua, makulu batez egindako harpa,...
Maiatzaren 18an, 12:30tan, mahai ingurua egongo da Orozkoko museoan.
Gaia: "Lur-eremu idorra: klase rainik dago musika industrian? Undreground eta mainstrean-aren mugen eztabaida bat."
Gonbidatuak:
Marta Fontana "Martillo"
Alberto Egiluz
Glader Izagirre
Kattalin Barcena
Dinamizatzailea: Iñigo Basaguren-Duarte
Commentaires