top of page

OROZKOTIK PASEOAN



OROZKOTIK PASEOAN

OSTEGUNETAKO NATUR JARDUERAK



ELKARGUNEA

10:00etan Orozkoko Museoa



Izartzako pagadia

Ibilbide honek, Zubiaurretik, Orozkoko auzo nagusitik, Arrola mendiko magalean dagoen izartzeko pagadi motzera igotzeko aukera ematen digu.

Distantzia: 8 km

Iraupena: 2 ordu 30´

Desnibela: 420 m

Mendiko ibilbidea. Mendiko arropa eta zapatilekin egitekoa.


Zubiaurretik paseoan

Orozkoko auzo nagusi ezagutzeko aukera ematen duen ibilbide erraza, bere eraikin interesgarrienetako batzuk eta inguruan dagoen landazabala bisitatuz.

Erraza, erdigunetik paseoa. 1 ordu – 1,5 ordu.


Aldabideko ur-jauzia

Orozkoko Urigoiti auzotik abiatzen da ibilbide erraz eta polit hau. Udaberrian eginez gero, Itzinako “Atxen” panoramika ederraz gozatzeaz gain, Aldabideko ur-jauzi ikusgarria ikusteko aukera emango digu.

Distantzia: 1,6 km (joan).

Iraupena: 40´

Desnibela: 241 m

Mendiko ibilbidea.

Gomendagarria da mendiko arropa eta zapatilekin joatea.

Museotik Urigitira kotxez.


DOHAINIK


ERRESERBAK

Orozkoko Museoan

94 633 98 23

museoa.orozko@bizkaia.org


Tags:

azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page