ZUHAITZEN ARTEAN
Urtarrilaren 4tik 18ra Iñigo Barronen "Zuhaitzen artean" erakusketa ikusteko aukera izango dugu Orozkoko Museoan.
Iñigo Barrón Arakaldon (Bizkaia) bizi da eta Ilustrazio eta Arte Plastikoetan graduatua da, Vitoria-Gasteizko Arte Plastikoen eskolatik. 25 urte baino gehiagoko esperientzia piktorikoa dauka, gainera modelatuan eta taillan obra eskultorikoak gauzatzen ditu, egurrean zein harrian.
“Zuhaitzen artean” erakusketari dagokionez, zuhaitz zehatz batzuetan zentraturiko obrak dira, pagoak batez ere, zeintzuk koadroetan nabarmentzen diren erretratuak bailitzan. Zuhaitz eta paisaia hauek Gorbeiako eta Valderejoko parke naturaletakoak dira, nahiz eta inguruko paraje naturalak ere agertzen diren.
Teknikaren aldetik, ohol gaineko olio-pinturak dira.
Erakusketaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=38zhqF6SOVs
Commenti