top of page

Ireteera mitologikoak Orozkon


Urtero bezala, azaroan hasiko dira Orozkoko Museokoak antolatzen dituen irteerak. Aurtengo gaia "mitologia" izango da. Jentileak, gizotsoak, arimak herratuen eta beste istorio batzuk ezagutuko ditugu Juanjo Hidalgo eta Felix Mugurutza ren eskutik.

Gogoratu doako bisita gidatuak direla.

Argibideak eta erreserbak: 946.339.823 eta museoa.orozko@bizkaia.org


EGITARAUA

AZAOAK 6 (Juanjo Hidalgo)

9:30h - 14:00 > Mendiko ibiladia 7km

"Santa Marina eta larragorri inguruko jentileen bila"

Erlijiotasun naturalek eta mitoek bat egin zuten Santa Marina izeneko tokian, horregaitik kristauru egin nahi izan zuen Elizak, baina alferiik. Oraindik ikus daitezke jentilak korrika ingurruko larreetatik.

AZAOAK 13 (Felix Mugurutza)

9:30h - 14:00 > Mendiko ibiladia 9km

"Akelarreak, gizotsoak eta jentilak"

Bikotx gane mendatetik Trangatz (Garaigorta) bisitatuko dugu, Orozkoko akelarre gune ezagunena. Bestetik, paraje horietan gizotsoak eta jentileek egindako gaiztakerien berri izango dugu.

AZAOAK 20 (Juanjo Hidalgo)

10:00h - 14:00 > Mendiko ibiladia 7km

"Kristauak paganoen kontra. Lorik egin gabe egoteko istorioak"

Kristautasuna zein paganismoaren erroak gure auzoetako bazter ilunetan gordetzen dira, baita denon aurrean baina ez gara konturatzen. Donibane eliza zaharretik abiatugko gara aztarnen bila baina ez daerraza izango.

AZAOAK 26 (Felix Mugurutza)

18:30h - 22:00 > Gaueko ibilaldia 5km

"Aranbetik Aranera, arima erratuen eskutik"

Hilbetearen laguntzaz eta basoan barrena gaudela, gogora ekarriko ditugu tokian tokiko siñesmenak: arima herratuak, hil-begira bereziak, bahitutako gorpuak, giza-katua, lamiak... Amaiera borobila emango diogu irteerari menu "mitologiko" eder bat dastatuz.


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page