top of page

SORGIÑAREN AMETSAK


Familientzako plan ederra, Orozkoko Museoaren eskutik

Erromeria eta antzerkia Izartzako pagadian

Datorren ekainaren 16an, larunbatean, arratsaldeko 6.30etan, Orozkoko Museoak antolatuta, eskualdeko familientzako ekintza berri bat izango da. Eta hurbiltzen diren guztientzat ere bai! Asmoa da museoan bertan elkartzea, aipatutako orduan, hortik Izartzako pagadira (Santa Marinaren ondoan) igotzeko. Pagadian bertan ‘Alma en verde’ konpainiak ‘Sorginaren Ametsak’ antzezlana eskainiko du. Jarraian, erromeriari amaiera emateko, bakoitzak eramandako produktuekin herri afaria egingo da. Doako ekintza. Leku kopuru mugatua. Erreserbak eta informazio gehiago: 94 633 98 23 · museoa.orozko@bizkaia.org


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page