Orozkoko eraikin bereziak: Aranguren Jauregia


Estilo errenazentistako jauregi hori 1500. urtearen inguruan eraiki zen. Baserri-ingurumariko jauregi ederra da, ez berriz, bandoen dorrea. Seguru asko Olarte familiako bigarren baten jabegokoa zen. Arku zorrotzeko sarbide bi ditu. Behekoak kordoi mehe bat du eta, giltzarrian, Olarte familiaren armarria ere bai. Bi liho konopialetatik, ezkerrekoa da ikasgarriena eta bolekin eta sokekin apaindutako leiho-barrena du. XVII. mendean, Errotaetxe familia zen jabe berria, eta, eraikina birsortu zutenean bihitegi irten bat jarri zuten fatxadan.


#euskera

azken berriak: 
 gure gaiak ...