top of page

Aspaldiko lurralde-banaketa


Erdi Aroaren amaieran, Orozko herriak “valle” (“ibar, haran”) hitza aukeratu zuen bere burua izendatzeko. Eta ez zuten horrela egiten mendien arteko elementu geografiko sakon bati buruz aritzeko, ez: aspaldiko lurralde-antolamendu eta administrazio-sistema zahar bati egiten zioten erreferentzia. Figura hori berria zen hango garaietan eta bere bitartez horra arte burujabe samar ziren herrixka hasi ziren batzen, elkartzen, Erdi Aroak aurrera egin ahala modu bateratuagoan eta botere zentro beraren menpe hasiko zirelako antolatzen. Zalantza barik, parrokia zaharren banaketek, lehenagoko lur eta herritarren zatiketak islatzen dituzte: Urigoiti, Zaloa, Olarte Albitzuelexeaga, San Joan (Duluman) eta Murueta.

azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page