Orozkoko eraikin bereziak: Olarteko Done Bartolome parrokia
Agiri bidezko bere lehen egiaztapena 1381ekoa da. Olarte leinu nagusiari lotuta dago baina are garai zaharragokoak diren elementuak ere badaude. Horietako bat hegoaldeko sarbidea izan daiteke. Gaur egungo fabrikaren zatirik handiena XVI. mende hasierakoa da. Olarte familiaren hilobia kontserbatzen du, bai eta Guiot de Beaugranten Pietate bikain bat eta Flandesetik ekarritako triptiko manierista bat ere, Errenazimenduko arte-obra apartak guztiak.
Olarteko hilerria
Portada Neoklasikoa da, 1871koa, eta San Bartolome eliza barruan ehorzketak egiteari uztea eragin zuen.