top of page

RAFA ARBAIZAREN OMENEZ - Orozkoko margolariak

hace 5 días
1 min de lectura

Actualizado: hace 4 días



Azaroaren 17tik 29ra Orozkoko margolarien "Rafa Arbaizaren omenez" eraskuketa ikusgai egongo da Orozkoko museoan.


"Rafa maitea,

 

Asko botatzen zaitugu faltan klasean. Garai zailetan erronkak gainditzeko erakutsi duzun indarrak, zure umore onarekin batera, eredu bikaina dira zure ikaskideentzat.

 

Une honetan ikusten ez zaitugun arren, irudikatzen zaitugu margotzen, eskiatzen edo bizikletan ibiltzen; perretxikoak marrazten eta gehien maite dituzun gauza guztiez gozatzen.

 

Azken kurtsoan, pinturaren ikuspegitik begiratuta, trenez bidaiatu duzu lorez betetako etxe batetik jaio zinen etxera. Koadroa amaitu gabe ere, haren barruan kokatu zara, falta ziren koloreak bilatu eta nahasteko. Sortzen ari zaren tonuak zoragarriak dira."


Zure pinturako lagunak.

Comentarios


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page