top of page

Orozkoko eraikin bereziak: Torrelanda


Behe Erdi Aroan sortutako botere-gunea da eta Magdalena baselizaz gain, eraikuntza-gune batez osatzen da. Gune horretako zati bat bizilekuei dagokie eta zati hori dorrean eta jauregian irudikatzen da. Beste zatia, berriz, ustiapenari dagokio, hau da, burdinolari eta errotari.


Errota


XVII. mendeko errota dorretik gertu zegon, baina XIX. Mendean, burdinola utzi ostean, gaur egun dagoen lekura mugitu zuten, ur-jauzia aprobetxatzeko. Baina 1983an instalazioak suntsitu ziren, uholdeen ondorioz.


Dorretxea


Hauxe da Orozkoko dorrea. Fernan Perez Aiarakoak erosi zuen 1349. urtean eta harekin batera, haraneko jurisdikzioaren eskubide guztiak jaso zituen. Gainera, dorrea administrazio-gune bihurtu zuen. urte batzuk beranduago, 1351n, setio basatia jasan zuen . horren ostean, 1521. urtean, Carlos I. erregeak Aiaratarren familiaren jabetza guztiak desjabetu zituen, kausa komuneroa babesteagatik. Ondorioz, Leguizamon familiari saldu zizkion jabetzak eta XX. mendra arte haiek izan ziren jabeak.

Gaur egun ikus dezakegun eraikina XV. Mende amaierakoa edo XVI. mende hasierakoa da. Correak kubo bertikal baten itxura du, ia 15 metroko garaierakoa, eta birlaukitutako ibaiko ertzez moldatuta dago. Mendebaldeko eta hegoaldeko fatxaden inguruan jauregiak izan zituen XVI. eta XVII. mendeetan.


Burdinola


XV. mende amaieran edo XVI. mende hasieran leku horretan burdinola bat zegoen, XIX. Mendearen bigarren erdira arte iraun zuena. Burdinola horretan hobekien mantendu dena ikaztegiak dira, egun bizileku izateko birgaituak.


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page